XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ondoren makina jarri da (alea jasotzeko makina) eta, beste batzuetan, gaur egun iparraldean bizirik dagoen bideari jarraiki, ondoren ezer jarri gabe (es envasadora de leche = eu esnea ontziratzeko; es cortacésped = eu soropil-mozteko).

Praktikan, testuinguruaren argitasunak erabakitzen du makina jarri ala ez.

4.5. Maileguak: estabulazio, erdiestabulazio

Saiatu gara, beti lortu ez badugu ere, Euskaltzaindiak ezarritako baldintza minimoa betetzen, alegia, mailegua izan zedin gutxienez espainolez eta frantsesez erabilitako hitz batena.

Hitz tekniko batzuen polisemia, haien eratorpen-posibilitatea, euskararen gabeziak eta beste asko izan dira maileguak hartzeko arrazoiak.

Adibidez horra estabulación hitzaren kasua.

Batzuetan ukuilu besterik ez du esan nahi eta adiera horretan ez da ikusi maileguaren premiarik (lotuta hazteko ukuilu, aske hazteko ukuilu).

Baina beste batzuetan aziendak itxian hazteko sistema bat adierazten du eta mailegua hartu da (estabulazio lotu, estabulazio aske, urte sasoiko estabulazio).

Are errazago hartu da mailegua eratorpena ere tartean zegoenean (erdiestabulazio).

Antzeko bidetik jo da estéril hitzarekin.

Umea izateko ezintasuna adierazteko antzu-rekin ez dago eragozpenik, baina mikroorganismorik gabekoa esateko ezinbestekoak dira esteril, esterilizazio.

Sarritan izendapen bikoitza onartu da, hau da, hitz tekniko mailegatua eta haren pareko izendapen herrikoia, bagina / txuringa, bulba / natura, oidio / zurin, mildiu / gorrina, etab.

4.6. Generalizazioaren premia: araldi

susara, arkara, irausi, ohara ... badaude azienda desberdinen es celo-a esateko hitzak, baina es celo oro har esateko ez dago bat gogobetekoa, daudenak ez baitira oso neutroak: arreske, umeske, bero egon.

Horregatik, hartu dugu araldi, beronen pedigria erabat garbia ez dela jakinaren gainean.

Badago lehentxa, behin erditako emea esateko (es primípara).

Gero badaude hitz egiterakoan erabiltzen diren eredu batzuk: bigarren umeko ardi, hirugarren umeko behi, laugarren umeko behi, baina hembra multípara esateko ez dago hitz berezirik.

Euskaraz ere multiparo erabili beharra ikusi dugu.

4.7. Forma zalantzazko eta baztertuak: hilkari, nekazal

Hiztegi orokor mailan erabaki gabekoetan gertatu dira honelako batzuk: horitza/horitz/oritz, zakur/txakur, albaitari/albaitero.

Pestiziden izenetan, intsektizida, herbizida eta antzekoekin batera hilkari hitzarekin egindako konposizioak ere sartu ditugu (intsektu-hilkari, belar-hilkari).

Badakigu zenbait kritika izan dituela hitz honek.

Hala ere, nahi genuen euskarazko hitzekin sortutako forma alternatiboa (...)